Grupos de trabajo-eu
Lan-Taldeak
Segurtasun Sailak Udaltzaingoak koordinatzen ditu, hargatik eragotzi gabe udaltzaingoek toki-erakundeekiko duten mendekotasun organikoa eta funtzionala, eta Euskadiko Udalen Elkarteak –EUDEL- badu lehentasunen artean udal-autonomia defendatzea; hau da, tokiko gobernuek tokiko gai publikoak antolatzeko eta kudeatzeko duten eskubide eta gaitasun eraginkorra. Segurtasun Sailak eta EUDELek 2010ean, 2010ean lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten Udaltzaingoen arloan.
Hitzarmen honen xedea Segurtasun Sailaren eta EUDELen arteko lankidetza-esparru egonkor bat ezartzea zen, Udaltzaingoen lankidetzarenaren arloan. Lankidetza aktibo horrek ezar zitezkeen lan-mekanismoetan benetan eta eraginkortasunez parte hartzean zetzan; hala nola, lan-taldeetan edo lan-mahaietan, aditu-taldeetan edo hitzarmenaren xedea behar bezala betetzeko adostasunez zehaztu zitezkeen beste talde batzuetan.
Lankidetza-hitzarmenean xedatutakoa garatze aldera, eta koordinazio-eginkizuna bultzatze aldera, lan-taldeak sortu ziren, udalen eta Segurtasun Sailaren parte hartzearekin. Lan-talde horiek, besteak beste, honako jardun arlo hauetan aritu izan dira lanean: hautaketa eta prestakuntzaren homogeneizazioan, funtzio publikoan, poliziaren jardun prozeduretan, bitarteko eta baliabideetan (informatika, komunikazioak eta jantziak), edo polizia kidego bakoitzaren barne araubideen arau markoa zehazten.
Hitzarmen hori 2018an berritu zen, eta berrikuntza horren ondorioz, EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak konpromisoa hartu zuen Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen arteko elkarlana bultzatzeko lankidetza hitzarmenaren eredua elkarteko kideei ezagutzera emateko, eta, halaber, udalerriek hitzarmen horrekin bat egin dezaten. Hitzarmenaren lankidetza-eremuaren edozein gai arloren garapenari dagokionez, bi alderdiek beren gain hartzen dute aktiboki elkarlanean aritzeko betebeharra gai horietan. Lankidetza aktibo hori ezar daitezkeen lan mekanismoetan modu erreal eta eraginkorrean esku hartuz gauzatuko da; hala nola, lan-taldeetan edo lan mahaietan esku hartuz, aditu taldeetan esku hartuz edo hitzarmenaren xedea behar bezala betetzen dela bermatzeko alderdiek adostu litzatekeen beste edozein lan taldeetan esku hartuz.