Eduki publikatzailea
22_0741 Bilbo, Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuak Artxandan desagertutako adineko emakume baten bila ari dira

Bilbo, Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuak Artxandan desagertutako adineko emakume baten bila ari dira
2022-10-07
Jarraitu egiten dute atzo gaueko bederatzietan Artxandako egoitza batetik hasitako bilaketa-operatiboarekin. Egoitzatik ohartarazi zuten bertako 87 urteko emakume bat desagertu zela, eta berehala jarri zuten abian bilaketa-dispositiboa. Operatiboan parte hartzen ari diren larrialdietako zerbitzuak goizalde osoan aritu dira inguruak miatzen, eta oraindik emakumearen bila ari dira.
Bilaketa-operatiboa atzo gaueko bederatziak aldera jarri zuten abian, eta arduradunak, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikariak, Zaintza eta Erreskate Unitateko baliabideak, Bilboko Ertzain-etxeko eta Udaltzaingoko patruilak, suhiltzaileak, Euskadiko Laguntza Txakurren Taldea, Gurutze Gorria eta DYA mobilizatu zituen. Ertzaintzaren helikopteroa goizean zehar batuko zaio dispositiboari.
Gau osoan ibili dira galdutako emakumearen bila Artxanda inguruan, eta larrialdietako baliabideek goizean zehar jarraituko dute emakumea bilatzeko lanetan.