Eduki publikatzailea
22_0776 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Trapagaranen desagertutako adineko gizonaren bila jarraitzen dute

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Trapagaranen desagertutako adineko gizonaren bila jarraitzen dute
2022-10-22
Gaur, larunbata, berriz ekin diote joan den asteazkenean Trapagaranen desagertu zen 82 urteko gizona bilatzeko dispositiboari.
Goizeko bederatziak aldera jarri dute abian bilaketa-operatiboa, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek koordinatuta, eta bertan Ertzaintzaren baliabideak, besteak beste, Sestaoko eta Muskizeko patruilak, Zaintza eta Erreskate Unitateko baliabideak eta Txakurren Unitatea, udaltzainak, Ortuella, Barakaldo eta Erandioko Babes Zibileko zerbitzuak eta Gurutze Gorria eta DYA ari dira parte hartzen.
Galduta dagoen gizonak 82 urte ditu, 1,85 neurtzen du eta ile zuria du.
*** Argazkia erantsi da.