Eduki publikatzailea
22_0888 Espetxera eraman dute Udaltzaingoko agenteen aurkako atentatuagatik eta hilketa-saiakeragatik Irunen atxilotutako gizona

Espetxera eraman dute Udaltzaingoko agenteen aurkako atentatuagatik eta hilketa-saiakeragatik Irunen atxilotutako gizona
2022-12-08
Agintaritzaren agenteen aurkako atentatua eta hilketa-saiakera leporatuta joan den astelehenean Irunen atxilotu zuten gizona espetxeratzeko agindua eman du guardiako epaileak.
Atxilotua 33 urteko gizona da, eta Irungo Udaltzaingoko agenteen aurkako ustezko hilketa-delituaren saiakera leporatu zioten, agenteei labankadak ematen saiatu baitzen, harrapatu ez bazituen ere, eta su eman baitzion butano-bonbona bati, agenteen bizitzaren kontra atentatuz, eta atzo jarri zuten agintari judizialaren eskuetan. Epaileak atzo arratsaldeko lehenengo orduan eman zuen gizona espetxeratzeko agindua.