Eduki publikatzailea

22_0903 Ertzaintzak eta Udaltzaingoak Gabon garaian saltokietan lapurretak saihesteko prebentzio-kanpaina aktibatu dute berriro

Ertzaintzak eta Udaltzaingoak Gabon garaian saltokietan lapurretak saihesteko prebentzio-kanpaina aktibatu dute berriro

Servicio de prensa

2022-12-15

Ertzaintzak eta Basauriko Udaltzaingoak indarrak batuko dituzte berriro Gabon garaian gure udalerriko dendetan lapurretak prebenitzeko kanpaina batean. Pasa den urtean prebentzio-kanpaina horren balorazioa hain ona zela-eta, bi polizia-indarrek osatzen duten Koordinazio Operatiboko Mahaiak ekintza-plan bat jarriko du martxan, abenduaren 16tik urtarrilaren 8ra, merkataritza-jarduera bereziki handia den Gabon garaian.

Prebentzioko zaintza-kanpaina egingo da udalerriko merkataritza-eremuetan eta supermerkatu eta hipermerkatu handietan, eta poliziaren presentzia areagotu egingo da bai saltoki inguruetan bai saltokien barruan. Era koordinatuan lan egingo dute segurtasun-plus bat udalerriko merkataritza jarduera osora emateko.

Azken Gabon kanpainetan ez dira gertakizun bereziki larririk izan. Lapurrek saltokien ezaugarriak aprobetxatzen dituzte ebatsitako gauzak ezkutatzeko, arropen artean edo alarmak saihesteko prestatutako poltsetan, edo ahalegintzen dira erosketa-gurdia kutxa-eremutik pasatzen dendako langilea ohartu gabe. Gehien lapurtzen diren gauzak dira balio handiko jakiak, graduazio altuko edariak, perfumeria-produktuak eta produktu elektronikoak, eta lapurreta egiten duten pertsonak saiatzen dira ebatsitakoaren balioa laurehun eurotik gorakoa ez izatea, delitu larriagoa ez egiteko.

Kanpaina honetan, Basauriko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak prebentzio-zaintzak egingo dituzte, era planifikatuan eta koordinatuan programatuak, udalerriko merkataritza-eremuetan, eta arreta berezia jarriko dute gorabeheraren bat izateko probabilitate handiagoa duten negozioetan eta salmenta handieneko orduetan.  Gainera, Basauriko Merkatari Elkarteko kideei eskatu zaie kontu handiz eta erne ibiltzeko, eta Udaltzaingora edo Ertzaintzara jotzeko, edozein susmo izanez gero.