Eduki publikatzailea

Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren drogen aurkako operatiboa Sestaon
2022-12-24
Ertzaintzak, Sestaoko Udaltzaingoarekin koordinatuta, drogen aurkako operatibo bat gauzatu du bart gauean bertako ostalaritza-establezimendu batean. Lokalaren arduradunari eta bertako zerbitzariari droga-trafikoa leporatu diete, eta hiru pertsonari espedientea ireki diete substantzia sorgorgarriak edukitzeagatik, Herritarren Segurtasunerako Legea ezarriz. Lokala zigilatu egin dute.
Operatiboa atzo gauean gauzatu zuten Sestaoko La Unión auzoko ostalaritza-establezimendu batean. Ordutegia betetzen ez zelako eta sortutako zarataren ondorioz bizilagunak behin baino gehiagotan kexatu izanaren ondorioz, eta barruan substantzia sorgorgarriekin trafikatzen ari zitezkeela susmatuta, lokala zaintzeko dispositibo bat ezarri zuten. Atzo gauean, Ertzaintzaren eta Sestaoko Udaltzaingoaren baliabideek ostalaritza-establezimenduan sartu eta miaketa egin zuten.
Agenteek kokaina eta haxix kopuru txikiak aurkitu zituzten sukaldean, saltzeko prest, eta lokaleko zerbitzariari eta arduradunari substantzia sorgorgarrien trafikoaren delitua leporatu zieten eta ikerketapean geratu dira, beraz.
Operatiboan zehazpen-espedientea ireki zieten hiru bezerori, Herritarren Segurtasunerako Legea ezarriz, droga edukitzeagatik, eta laugarren espediente bat beste bezero bati begirunea galtzeagatik eta identifikatu nahi ez izateagatik. Bestalde, atxilotzeko agindu bat aktibatuta zuen pertsona bat atxilotu zuten.
Azkenik, ostalaritzako lokala zigilatu zuten.