Eduki publikatzailea
22_0940 Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuak atzotik Vitoria-Gasteizen desagertuta dagoen gizon baten bila ari dira

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuak atzotik Vitoria-Gasteizen desagertuta dagoen gizon baten bila ari dira
2022-12-29
Desagertua 70 urteko gizon bat da, ile urdindua eta luzea du, hortz bakar bat eta herrenka ibiltzen da. Iturritxu inguruan ikusi zuten azkenekoz. Herritarren laguntza eskatzen dute aurkitzeko.
Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuak atzo, asteazkena, arratsaldeko hiruretatik desagertuta dagoen 70 urteko gizon baten bila ari dira, Iturritxu inguruan azkenekoz ikusi zutenean.
Familiak emandako informazioaren arabera, desagertuak ile urdindua eta luzea du, aurrez aurreko hortz bakarra, eta herren egiten du ibiltzean. Desagertu zenean, praka bakero estanpatuak, polo bat, jaka marroi bat eta zapatila beltzak zeramatzan jantzita. Betaurrekoak eta kapela marroi bat ere bazituen jantzita.
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzako teknikari batek koordinatzen du bilaketa-operatiboa. Herritarren babeserako patruilek, Ertzaintzaren Mendiko Ataleko eta Txakur Unitateko agenteek eta Vitoria-Gasteizko udaltzainek parte hartzen dute operatiboan.
Norbaitek gizona aurkitzen lagun dezakeen informazioren bat eman badezake, dei dezala SOS Deiak 112 larrialdietarako telefono zenbakira.