Eduki publikatzailea
23_0005 Espetxera eraman dute bi seme-alabak hiltzen saiatzeagatik atzo Barakaldon atxilotu zuten emakumea

Espetxera eraman dute bi seme-alabak hiltzen saiatzeagatik atzo Barakaldon atxilotu zuten emakumea
Servicio de prensa
2023-01-02
Arrastatua gaur arratsaldean jarri dute Barakaldoko Guardiako Epaitegiaren eskuetan, eta epaileak espetxeratzeko agindua eman du. Emakumea atzo atxilotu zuten, Barakaldon bi seme-alabak pozoitzen saiatu eta, ondoren, bere buruaz beste egiten ahalegindu ostean.
Ertzaintzako eta Barakaldoko Udaltzaingoko agenteek atxilotu zuten susmagarria atzo goizean, Barakaldoko etxebizitza batean bi seme-alabak hiltzen saiatu ondoren.