Eduki publikatzailea

23_0033 Espetxera eraman dute Gasteizeko hainbat establezimendutan beldurra erabiliz ustez dozena bat lapurreta egin dituen gaztea

Espetxera eraman dute Gasteizeko hainbat establezimendutan beldurra erabiliz ustez dozena bat lapurreta egin dituen gaztea

Servicio de prensa

2023-01-14

Arabako hiriburuko saltokietan arma zuri bat eskuan hartuta egindako dozena bat lapurretatan ustez inplikatuta egoteagatik Ertzaintzak joan den ostegunean atxilotu zuen 24 urteko gaztea espetxeratu egin dute epaileak aginduta. Inplikatuari beldurra erabiliz farmaziatan egindako zortzi lapurreta, gasolindegietan egindako bi eta estanko batean eta supermerkatu batean egindako lapurreta bana leporatzen dizkiote, zerbitzugune batean egindako ebasketaz gainera.

Atxilotuari leporatzen zaizkion egitateak joan den azaroaren 10ean hasi ziren, Arabako hiriburuko hainbat saltokitan modus operandi bera erabiliz egindako lapurretekin. Lapurreta horien egilea bakarra zen, gizonezkoa, eta establezimenduetan aurpegia estalita eta eskuan arma zuri bat hartuta sartzen zen. Lapurreta gehienak lokalak ixteko orduaren inguruan egin zituen, eta bildutako dirua lapurtzen zuen. Guztira beldurra erabiliz egindako bederatzi lapurreta eta ebasketa bat.

Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak dispositibo bateratu bat jarri zuten abian lapurreta horiek argitzeko eta horien egilea identifikatu eta atxilotzeko. Ostegun arratsaldean, Ertzaintzako agenteek 24 urteko gazte bat atxilotu zuten aipatutako lapurreta horien ustezko egile gisa. Gainera, egindako ikerketen arabera, 2020an hiriko hiru farmaziatan egindako antzeko lapurretak ere leporatzen dizkiote.

Gaur, larunbata, goizean, arrastatua Gasteizko Guardiako Epaitegira eraman dute, eta epaileak espetxeratzeko agindua eman du.