Eduki publikatzailea

23_0556 Lekeitio, bi atxilotu taberna batean lapurtzen saiatzeagatik

Lekeitio, bi atxilotu taberna batean lapurtzen saiatzeagatik

Servicio de prensa

2023-09-03

Ertzaintzak, Udaltzaingoaren laguntzarekin, 25 eta 21 urteko bi gizon atxilotu ditu gaur goizaldean Lekeition, taberna bateko bezeroei objektuak lapurtzen saiatzeagatik, kuter batekin mehatxu egin baitiete, haien jarrera aurpegiratu dietelako. Joan den ostiralean kostaldean izandako antzeko bi lapurretatan akusatuek parte hartu ote zuten ikertzen ari dira.

Gertakariak igande goizaldeko hirurak laurden gutxi aldera hasi dira, Lekeitioko (Bizkaia) Arranegi kaleko taberna batean. Ordu horretan, Ertzaintzari deitu diote bertara joan zitezen, bi gizonezko ostalaritza-lokal horretako bezeroei objektuak lapurtzen saiatu baitira. Antza denez, ekintza hori egiten harrapatu zituztenean, tabernako hainbat bezerok beren jarrera aurpegiratu zieten ustezko lapurrei; izan ere, kuter bana erabili zuten lokalean zeuden pertsonak mehatxatuz, eta, ondoren, ihes egin zuten.

Udaltzaingoak Ertzaintzari jakinarazi dionez, lapurreta-saiakeran inplikatutako pertsonak Gamarra kalearen inguruan egon daitezke. Gertakarira joan diren Ertzaintzaren patruiletako bat kale horretara joan da, eta emandako deskribapenarekin bat zetozen bi pertsona ikusi ditu. Agenteek bi pertsona horiek identifikatu dituzte, eta azaleko miaketa bat egin ondoren, haietako bakoitzari kuter bat aurkitu diote. Ertzainek kendu eta okupatu egin dituzte. Horiek horrela, eta susmagarriak lapurreta-saiakeraren ustezko egileak zirela egiaztatu ondoren, 25 eta 21 urteko bi gizonak atxilotu dituzte, indarkeriaz eta larderiaz egindako lapurreta eta arma zuriz egindako mehatxuak egotzita. Era berean, Ertzaintza ikertzen ari da bi akusatuek joan den ostiralean kostaldean izandako antzeko bi lapurretatan parte hartu ote zuten.

Atxilotuak epailearen esku jarriko dira, beharrezko polizia-eginbideak amaitu ondoren.