Eduki publikatzailea

Bi atxilotu Getxon ustezko sexu-eraso batean inplikatuta egoteagatik
2023-10-28
Ertzaintzak eta Getxoko Udaltzaingoak, bi gizon atxilotu ditu udal-barruti horretan emakume baten aurkako sexu-erasoan ustez parte hartu zutelako. Bi gizonak agintari judizialaren eskuetan jarri dituzte, eta biak aske utzi dituzte kautelazko neurriak ezarrita.
Orain dela hamabost egun, Ertzaintzak asteburuan Getxon gertatu zen sexu-eraso baten berri izan zuen. Erasotzaileak bi izan ziren, eta hirugarren bat ere bazegoen aktiboki parte hartu ez bazuen ere.
Ertzaintzako agenteek eta Getxoko Udaltzaingoak, egindako ikerketaren ondorioz identifikatu eta aurkitu ahal izan zituzten ustezko bi erasotzaileak, eta bat pasa den asteazkenean atxilotu zuten Getxon eta bestea atzo arratsaldean. Ertzain-etxean zegozkion eginbideak bete ondoren, bi gizonak Getxoko Guardiako Epaitegira eraman zituzten, eta epaileak aske uzteko agindua eman zuen kautelazko neurriak ezarrita.