Eduki publikatzailea

24_0060 Larrialdietako zerbitzuek Balmasedan, baso-bide batean, istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute

Larrialdietako zerbitzuek Balmasedan, baso-bide batean, istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute

Servicio de prensa

2024-01-31

Gaur, asteazkena, arratsaldean, Euskadiko larrialdietako zerbitzuak Balmasedara, Pandozales auzoko baso-bide batera, mobilizatu dituzte, erori eta min hartu duen 63 urteko mendizale bati laguntzera. Suhiltzaileak eta udaltzainak istripua gertatu den lekura hurbildu dira laguntza ematera, eta, azkenean, Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko agenteak zeramatzan Ertzaintzaren helikopteroak erreskatatu eta Gurutzetako ospitalera eraman du.

Gaur, asteazkena, arratsaldeko ordu bi eta erdiak aldera, Larrialdiak Koordinatzeko SOS Deiak 112 Zerbitzura deitu dute, Balmasedan, Pandozales auzoko baso-bide batean, oinez zihoanean mendizale batek istripua izan duela esanez. Mendizalea, 63 urteko gizona, erori egin da eta min handia zuen aldakan, eta minak oinez bidean jarraitzea eragozten zion.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek larrialdietako hainbat zerbitzu mobilizatu ditu esandako lekura, horien artean biktimari lehenengo laguntza eman dioten suhiltzaileak eta Udaltzaingoko hainbat agente.   Azkenean, Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko agenteak zeramatzan Ertzaintzaren helikoptero batek hartu eta eraman du min hartu duen 63 urteko mendizalea Gurutzetako ospitalera.