Eduki publikatzailea

25_0309 Bi atxilotu Portugaleteko ostalaritza-establezimendu batean lapurreta egiteagatik

Bi atxilotu Portugaleteko ostalaritza-establezimendu batean lapurreta egiteagatik

Servicio de prensa

2025-05-05

Ertzaintzak, Portugalete eta Santurtziko Udaltzaingoarekin elkarlanean, atzo, maiatzak 4, goizaldean, Portugaleteko sagardotegi batean gertatu zen lapurreta argitu du, eta lapurreta hori ustez egin zuten bi gizon atxilotu ditu.

Egitateak atzo, maiatzak 4, goizaldean gertatu ziren. Bi atxilotuek dirua lapurtu zuten Portugaleteko sagardotegi bateko makina batzuetatik, leiho bat hautsita sartu ondoren.  Ertzaintzak bertaratu eta dagozkion ikerketak hasi zituen.

Ikerketa horien ondorioz, aurrekariak dituzten 30 eta 33 urteko bi gizon identifikatu zituzten gertakarien ustezko egile gisa, eta gaur goizean atxilotu dituzte biak Portugaleten, establezimenduan indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.

Atxilotuak Muskizeko Ertzain-etxera eraman dituzte polizia-eginbideak betetzera, agintari judizialaren eskuetan jarri aurretik. Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du, azken asteotan izandako antzeko gertakarietan inplikatuta ote dauden argitzeko.