Eduki publikatzailea
25_0830 Gizon bat atxilotu dute Gasteizen hilketa saiakeragatik, beste gizon bat puntzoi batekin zauritzeagatik

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen hilketa saiakeragatik, beste gizon bat puntzoi batekin zauritzeagatik
2025-12-06
Ertzaintzako agenteek, Gasteizko Udaltzaingoarekin lankidetzan, 34 urteko gizon bat atxilotu dute gaur, larunbata, goizeko lehen orduan, borroka batean beste herritar bati puntzoi batekin eraso egiteagatik. Biktimak gutxienez sei lesio zituen gorputzeko hainbat ataletan, eta berehala eraman behar izan dute ospitalera.
Gaur goizeko bederatziak aldera, Manuel Iradier kalean poliziaren presentzia eskatu dute, liskar batean, taberna batean, gizon bati arma zuri batekin eraso egin diotelako. Gasteizko Udaltzaingoko eta Ertzaintzako patruilak esandako lekura hurbildu dira, eta baieztatu dute biktimak (33 urtekoa eta espainiarra) gutxienez sei zauri zituela buruan eta gorputzeko beste atal batzuetan, eta, ondorioz, berehala eraman behar izan dutela Txagorritxuko ospitalera.
Handik gertu zegoen edukiontzi batean puntzoi bat aurkitu dute. Ustez, zaurituari eraso egin diote, eta, jarraian, zaurien ustezko egilea atzeman dute, eta identifikatu egin dute. Susmagarria, 34 urtekoa eta jatorri latinoamerikarrekoa, atxilotzeko Agindu Judizial baten zain zegoen. Hori dela eta, beharrezko egiaztapenak egin ondoren, atxilotu egin dute, errekisitoria horraetan oinarrituta, eta giza hilketaren ustezko delitu bat egotzi diote, saiakuntza-graduan.
Ertzain-etxean beharrezko eginbideak amaitu ondoren, atxilotua epailearen aurrera eramango dute.