Eduki publikatzailea

26_0548 Gizon bat atxilotu dute erabiltzen ez den Lasarte-Oriako pabiloi batean sutea eragin zuelakoan

Gizon bat atxilotu dute erabiltzen ez den Lasarte-Oriako pabiloi batean sutea eragin zuelakoan

Servicio de prensa

2026-07-17

Ertzainek, Lasarte-Oriako Udaltzaingoarekin elkarlanean, 29 urteko gizon bat atxilotu dute Lasarte-Oriako eraikin abandonatu batean sutea eragitea leporatuta. Pertsona batek erredurak jasan zituen, hasiera batean arinak. Suhiltzaileek dagoeneko itzali dute sua.

Sua gaueko hamarrak baino lehentxeago hasi zen Lasarte-Orian, erabiltzen ez den eta hainbat pertsonak gaua ematen duten higiezin batean.

Berehala hurbildu ziren bertara Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren patruilak eta suhiltzaileak. Egiaztatu ahal izan zutenez, sua hasi zenean barruan zeuden pertsona guztiak irtenda zeuden pabiloitik. Horietako batek, magrebtar jatorriko 24 urteko gizonak, erredura arinak zituen esku batean eta oin batean, eta anbulantzian eraman zuten, beraz, herriko anbulatoriora.

Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren patruilek egindako lehenengo ikerketetan oinarrituta, bertan zegoen pertsona bat identifikatu eta kalte-delitua leporatuta atxilotu zuten, sutea eragin zuelakoan. Magrebtar jatorriko 29 urteko gizona da, eta Hernaniko Ertzain-etxera eraman zuten beharrezko polizia-eginbideak betetzeko.

Bertan zeuden dozena bat pertsona Gurutze Gorriak artatu zituen, eta ura eta janaria eman zien.  

Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du suhiltzaileek dagoeneko itzali duten sutearen inguruabarrak argitzen saiatzeko.