Eduki publikatzailea

26_0578 Ertzaintzak eta Bilboko Udaltzaingoak uztailaren 13an Santutxun indarkeriaz egindako lapurreta bat argitu dute

Ertzaintzak eta Bilboko Udaltzaingoak uztailaren 13an Santutxun indarkeriaz egindako lapurreta bat argitu dute

Prentsa zerbitzua

2026-07-31

Ertzaintzak eta Bilboko Udaltzaingoak Bizkaiko hiriburuan indarkeriaz egindako lapurreta baten ustezko bi egileak atxilotu egin dituzte. Biktimak, adineko gizon batek, lesio handiak jasan zituen. Epailearen esku utzi ondoren, bi atxilotuak espetxeratu egin dituzte.

Bilboko Udaltzaingoaren atestatuan ikertutako gertakariak uztailaren 13an izan ziren, eguerdian, Santutxu auzoko kale batean. Bi egileak biktimari bizkarretik hurbildu zitzaizkion, eta batek gogor heldu zion bitartean, besteak urrezko katea kendu zion lepotik. Erabilitako indarkeriaren ondorioz, erasotua lurrera erori zen eta bere burua jo zuen, bi egileek korrika ihes egin zuten bitartean. Zauritua, 87 urtekoa eta nazionalitate espainiarrekoa, Basurtuko Ospitalera eraman zuten, lesio larriekin.

Atestatuaren instrukzio-taldeak egindako ikerketen ondorioz, Udaltzaingoak egileetako bat identifikatu eta atxilotu zuen uztailaren 22an, Bilbon. 27 urteko magrebtarrak aurrekariak zituen ondarearen aurkako delituengatik. Epailearen esku utzi ondoren, behin-behineko espetxeratzea agindu zen.

Ikerketek aurrera jarraitu zuten, eta, ondoren, bigarren egilea identifikatu zuten; instrukzio-epaitegiak hura aurkitzeko agindua eman zuen.

Joan den asteartean, uztailak 28, Durangoko ertzain-etxeko agenteek 21 urteko magrebtar gazte bat atxilotu zuten Lemoan. Ondarearen aurkako delituengatik aurrekariak ditu, eta Ertzaintzak aurretik bost aldiz atxilotu edo ikertu zuen.

Atxilotua Durangoko Guardiako Epaitegiaren esku utzi zuten, eta espetxeratzeko agindua ere eman zuten.