Eduki publikatzailea
26_0624 Irunen gizon bat atxilotu dute sexu-erasoagatik, legearen aurkako atxiloketagatik eta lesioengatik
Irunen gizon bat atxilotu dute sexu-erasoagatik, legearen aurkako atxiloketagatik eta lesioengatik
2026-08-25
Ertzainek, Irungo Udaltzaingoarekin elkarlanean, gizon bat atxilotu dute Irungo Azken Portu auzoko prostituzio-lokal batean egindako erasoan ustez parte hartu izanagatik.
Atzo, astelehena, arratsaldeko hiruak inguruan, Irungo prostituzio-lokal bateko alarma-zentralak alerta-seinale bat jaso zuen, eta berehala helarazi zitzaien polizia-baliabideei. Irungo Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu zirenean, jakitera eman zieten gizon batek sexu-erasoa egin ziola emakume bati eta, gainera, ez ziola gertakarien lekutik alde egiten utzi. Biktimak, latinoamerikar jatorriko 27 urteko emakumeak, laguntza eskatu zuen eta beste emakume bat joan zitzaion laguntzera. Azken hori latinoamerikar jatorriko 24 urteko emakumea da, eta erasotzaileak saihetsaldean kolpatu zuen.
Informazio horren aurrean, Irungo Ertzain-etxeko agenteek atxilotu egin zuten gizona, europar jatorrikoa eta 40 urtekoa, sexu-erasoaren, legearen aurkako atxiloketaren eta lesioen delituak leporatuta. Gainera, gizonak 12.000 euro zeramatzan eskudirutan, eta Ertzaintzak atxilotzen zuen lehenengo aldia zen.
Atxilotua polizia-egoitzara eraman zuten, eta, beharrezko eginbideak amaitutakoan epailearen eskuetan jarriko dute.





























