Eduki publikatzailea

Eduki publikatzailea

26_0721 Euskal Poliziak kontrolak areagotuko ditu aste honetan, gidatzean gertatzen diren distrakzioak zaintzeko

Euskal Poliziak kontrolak areagotuko ditu aste honetan, gidatzean gertatzen diren distrakzioak zaintzeko

Prentsa Serbitzua

2026-10-04

• Zaintza urriaren 5etik 11era bitartean indartuko da • 2025ean erregistratutako trafiko-istripuen %35ean, distraituta edo arretarik gabe gidatzea izan zen arrazoi nagusietako bat

Ertzaintzak, udaltzaingoekin elkarlanean, gidatzean distrakzioak eragozteko helburuarekin kontrolak indartuko ditu Euskadiko errepide-sarean asteburu honetan, urriaren 5etik 11ra bitartean. Operatibo hau, 2026. urterako Trafikoa eta Garraioa Zaintzeko eta Kontrolatzeko Kanpainen egutegiaren baitan programatu diren 33 kanpainen parte da. Iaz, kanpaina horien barruan, Ertzaintzak 1.363 kontrol egin zituen gidatzean gertatzen diren distrakzioak zaintzeko. Kontrol horietan 5.734 ibilgailu ikuskatu ziren, eta horietatik 331 (guztizkoaren %5,8) arau-hausteren bat egiteagatik salatu ziren.

Arreta galtzearen arrazoi nagusietako batek telefono mugikorrekin du zerikusia. Gidatzen ari garen bitartean telefonoa eskuan eramateak, mugimenduan egon edo ez egon, 6 puntu galtzea ekarriko du; eta ibilgailua semaforo batean edo pilaketa batean geldi egonda ere bai, zirkulatzen ari dela ulertzen baita.

Eusko Jaurlaritzatik gomendatzen da mugikorrean “auto modua” edo “hegazkin modua” aktibatzea, eta ibilgailua aparkatuta dagoenean bakarrik erabiltzea. Bestalde, komenigarria da irratia edo musika zuzenean bolantetik manipulatzea, eta GPSn ibilbidea autoa abian jarri aurretik programatzea, inoiz ez bidaian zehar.

Arreta-galtzeen ondorioz sarrien gertatzen diren istripuak errepidetik ateratzea, aurrez aurreko talkak, aurreko autoa jotzea edo norbait harrapatzea dira.

2025ean Euskadiko errepideetan erregistratutako trafiko-istripuen %35ean distraituta edo arretarik gabe gidatzea izan zen arrazoi nagusietako bat, abiadura desegokiaren edo alkohol-kontsumoaren gainetik.

BN_Procesos_selectivos-eu

BN_Gestión Bolsas-eu

BN_Estadisticas_eu

BN_Seguridad_Vial_eu

BN_Ekinbide

BN_Udaltzaingoa_Privado

poliziaren hiztegi _banner_derecha

Banner_emakunde

Banner Xenofobia - LGTBIfobia

Banner museo policia vasca