Eduki publikatzailea
26_0777 Herritarren Segurtasuna Babesteko Lege Organikoaren izapidetzea optimizatzea izan da Erandion egindako “Ezagutza Partekatuz” XIII. jardunaldiaren ardatza
Herritarren Segurtasuna Babesteko Lege Organikoaren izapidetzea optimizatzea izan da Erandion egindako “Ezagutza Partekatuz” XIII. jardunaldiaren ardatza
2026-10-30
Segurtasun Sailak “Ezagutza Partekatuz” jardunaldiaren beste edizio bat egin zuen atzo, urriaren 28an, Erandion. Koordinazio Zuzendaritzak antolatutako jardunaldiaren ardatza Herritarren Segurtasuna Babesteko Lege Organikoaren (LOPSC) izapidetzea optimizatzeko proiektua izan zen.
Erandioko egoitzan egindako topaketan, proiektua aurkeztu eta Segurtasun Sailaren, Ertzaintzaren eta udaltzaingoen artean ezagutzak eta esperientziak partekatu ziren, izapidetze-prozedurak hobetzen eta arintzen aurrera egiteko helburuarekin.






























