Eduki publikatzailea
26_0780Ertzaintza eta Irungo Udaltzaingoa elkarlanean arituko dira larunbat honetarako mugan aurreikusita dauden kontrolen aurrean auto-ilarak saihesteko
Ertzaintza eta Irungo Udaltzaingoa elkarlanean arituko dira larunbat honetarako mugan aurreikusita dauden kontrolen aurrean auto-ilarak saihesteko
2026-10-30
Frantziako agintariek Ertzaintzari jakinarazi diotenez, bihar larunbata, urriak 31, hainbat herritan egingo diren manifestazioak direla eta, kontrol zorrotzak egingo dizkiete Frantziara AP-8 autobidetik Biriatun eta Behobia, Santiago eta Avenida zubietatik (azken hori oinezkoentzako etorbidea) sartzen diren ibilgailu eta pertsonei. Kontrolak 06:30etik 14:30era bitartean egitea aurreikusten da.
Kontrol horiek Irunen eta Irungo eta Hondarribiko sarbideetan sor ditzaketen auto-ilarak direla-eta, Ertzaintzak, Gipuzkoako Trafiko Unitatearen eta Irungo ertzain-etxeko agenteen bidez, eta Irungo Udaltzaingoak modu koordinatuan lan egingo dute trafikoan izan daitezkeen eragozpenak ahalik eta gehien murrizteko.






























